Nahikoa da

Erabiltzailearen aurpegia Eider Uribe (Bildu) 2014ko urr. 17a, 08:37

Ez dakit zer gertatzen den azkenaldian, baina gizartean gero eta gehiago kezkatzen gaituzten gertakariak ari gara pairatzen. Eguzkia ala euria ari, jaiak izan ala ez,  zoritxarrez, egunerokasun bilakatzen dabiltzan kontuez ari gara.

Nahikoa da! Animaliak ezin dira ikusikizun gisa erabili. Hau diogunean ez gabiltza Zezenak Dira bezalakoez, horrek beste eztabaida sakonago bat duelako. Jaietarako muntatu duten zezen plazaz ari gara, non errekortadoreek bigantxak erabiltzen dituzten dibertitzeko, ikusikizun hauek animalientzat zer suposatzen duten kontsideratu barik. Animaliak txotxongilo legez erabiliak izaten dira. Zoritxarrez, aurreko larunbatean bigantxa bat hil zen, publiko guztiaren aurrean, jaso zuen kolpe baten ondorioz. Tentsioz eta tristuraz beteriko une bat izan zen. Animaliekiko sentsibilitate handiagoa izan beharko genuke, eta era horretako ikuskizunak ez genituzke bultzatu behar, are gutxiago kontratatu.

Nahikoa da! Gertatzen ari diren eraso sexista eta sexualen aurrean, aski dela esan behar dugu. Durangon, aste honetan beste eraso sexista bat izan dugu. Abadiñon ere eraso sexualak salatu dituzte hiru emakumek. Gizarte honetan egoera, hobetu baino, txarrera doala dirudi. Erasotuak diren emakumeek salatu egin behar dute, guztion babesa daukatelako, eta udaletik ere gure esku dauden baliabide guztiak jarriko ditugu erasotua den ororentzat. Jarrera matxistekin bukatu beharra daukagu. Errudunak ordaindu dezala. Eraso baten aurrean kalera irten eta salatu egin behar dugu. Ezin gaitezke geldi geratu.

Erasorik ez erantzunik gabe!

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!