Etxe kaleratzeak

Erabiltzailearen aurpegia Eider Uribe (Bildu) 2014ko mai. 30a, 08:30

2013 urtean, Durangoko epaitegian 39 etxe kaleratze gauzatu ziren jabetzazkoak ziren etxebizitzetan eta 26 alokairuzkoetan, beste hainbeste prozedimendu judizial zabalik dauden bitartean. 2012-2013 urteetan, 23 desjabetza BBK-Kutxabankek eman ditu, etxe kaleratze gehien aurrera eraman dituen banketxea izanik gure eskualdean.

Bitartean Durangoko Udalak banketxe honekin bakarrik lan egiten jarraitzen du inolako baldintzarik ezarri gabe. Ez gara nekatzen banketxeen esku daude etxe hutsak alokairu sozialera bideratu behar direla esateaz, bestalde desjabetzak ekiditeko ere lan egin behar dela diogu.


2012an, etxe kaleratzeen inguruko 2 mozio aurrera atera genituen, bata 15 M Durangaldeak aurkeztua eta bestea Aralar, Bildu eta PSE-k. Orduztik, Gobernu Taldeak ez ditu bertan hartutako konpromisoak bete eta etxe kaleratzeak ematen jarraitu izan dira gure herrian. Udalak ez du ezer egin desjabetzak eman diren edo ez jakiteko, izan ere urte honen hasieran jakin izan dugu, alokairu publikoko etxebizitzetan ere kaleratzeak eman direla. Bizigune programan, 2013an, Durangon, kaleratze bat izan genuen eta 2014an jadanik 2 kaleratze gauzatu dira. Honi buruzko galdera egitean Udalak ez zeukan informaziorik, tamalgarria benetan. Etxe kaleratzeak ematen ari dira momentu oro parke pribatuan eta publikoan ere bai.


Guzti horregatik, martitzeneko Osoko Bilkuran 2012an Udalbatzak hartutako konpromisoak betetzeko deia egin genion Gobernu Taldeari, hitzartutakoa bete dezatela gizarteari laguntzeko. Bada garaia etxe kaleratzeekin bukatzeko eta gehien sufritzen duten herritarrentzat lan egiten hasteko

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!