Sahara

Erabiltzailearen aurpegia Eider Uribe (Bildu) 2014ko api. 4a, 08:30

Sahara herriaren errefuxiatu kanpamenlekuetan egoteko aukera, eta bertako errealitatea lehen eskutik ezagutzeko aukera izan dugu. Aljeriako lurraldeetan daude 1975az geroztik, beren lurraldea den Mendebaldeko Sahara Espainiak Marokoko eta Mauritaniako erregimenen esku utzi ostean.

 

Noiz arte egongo dira kanpaleku horietan? 1992. urteko irailean egin behar zen autodeterminaziorako erreferenduma gauzatu arte, zeina NBEk onartuta daukan.

Laguntza asistentzialak bideratzeko zenbait proiektu ezagutu ditugu, ospitaleak, ahalmen urriko umeentzako eskolak, emakumeen etxeak, ibilgailuen konponketetarako tailerrak, formazio guneak, gasolindegiak... Guztiak ederto kudeatuta. Baina benetan azpimarratu digutena, Paco Etxebarria forentseak eta bere lan taldeak hobietan eginiko aurkikuntzak izan dira. Fadret Leguiaa-n zortzi gorpu aurkitu dituzte; marokoarrek erail zituzten eta horietako hiruk gutxienez espainiako nazionalitatea zuten. 400 saharaui baino gehiago daude desagertuta, eta lan horrek Marokok egindako genozidioari buruzko pista gehiago argitzen dizkigu. Benetan eskertzen dute hobien inguruan hasi den ikerketa lan hori.

Bisita batean geundela, asko gustatu zitzaigun mezu bat irakurri genuen “Hemen ez dira landareak eta zuhaitzak hazten, pertsonak baizik”. Saharauien elkartasuna mundiala da, dena konpartitzen dute. Kanpamentuetan bizitzea zaila da benetan, baina beti daude irribarre batekin, eta borrokarako prest. Duintasunez eta indar handiz, badakite etorkizuna eurena dela eta irabaziko dutela.

Gaur eta beti, gora saharauiak, gora Fronte Polisarioa, Sahara libre!

Norone, Jonbi eta Eider.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!