Birziklapena

Erabiltzailearen aurpegia Eider Uribe (Bildu) 2014ko ots. 28a, 08:00

EH Bildutik ez dugu inongo inposiziorik ezarri nahi hondakinen bilketarekin. Helburua argi daukagu; zaborrak murriztu, berrerabili eta birziklatu. Ingurumena zaindu behar dugu, horretarako praktika egokiak ezarrita. Metodo bakoitzaren eraginkortasuna ikusteko datuak begiratzea besterik ez dago. Bada garaia politikarien arteko gatazkak alde batera uzteko, gizartea kontzientziatzeko eta helburuak lortzeko bideari ekiteko.

 

Hondakinen inguruko foroa eratzeko apustua EH Bildutik egin genuen. Gugandik etorri zen iniziatiba eta proposamena. EAJgatik balitz, bosgarren edukiontzia ezarriko ziguten inoren oniritzia kontuan hartu gabe. Foro horretan hainbat esperientzia ezagutu, datuak ikusi, eta bideragarriena den sistema baten alde egiteko aukera izango dugu herritarrok, beraz, ezin dugu aukera galdu. Hainbat bilketa sistema daude, baina garrantzitsuena helburu egokia jartzea eta helmuga horretara heltzeko bidea ondo egitea da.

Eztabaidatu, nahi duzuena esan… baina erabakia hartuta dago. Bosgarren edukiontziaren alde egingo du EAJk, aurreko astean argi utzi zigun moduan. Guzti hori birziklatzeko helburuak zeintzuk izan behar diren argitu barik, eta beste sistema batzuk baloratu barik. Beraz, EAJren inposaketa baten aurrean aurkitu ez gaitezen goazen denon artean erabakitzera zein sistema den eraginkorrena, helburu onenak lortzen dituena eta gure ingurumena gehien zainduko duena. Horregatik, guztion parte-hartzea beharrezkoa da gure herrian etorkizunean egingo den hondakinen bilketa erabakitzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!