Datorren urtien erronka berezi bat biziko dogu Euskal Herrixen. Gurien be ikusten dogu: Elorrixon gero eta jente gehixauk dakigu euskeraz, baina erabileria ez da hain handixa. Elorrixarron %80k ulertzen dau euskeria, baina azken neurketan arabera, kalien entzuten dien elkarrizketen % 33 da Elorrixon euskeraz. Ba, hizkuntza ohitxurei buelta bat emoten hasteko, Euskaraldia ekimena ipiniko da martxan Euskal Herriko hainbat herritan, ta Elorrixon be tren horretara igoteko gogua piztu da.
2018xen, azaruan 23tik abenduaren 3ra, 11 egunez euskeraz bizitzia izengo da erronkian helburua. Horretan egunetan, euskeraz berba eiteko gai garenok aktibatu eingo gara, ta euskeria ulertzen dabenek euren jarreriaz lagunduko dabe. Zelan, baina?
Konpromiso zihetzak hartu dabezan figura bi egongo die:
- Ahobizixak: euskaraz berba eitxeko gai dien pertsonak izengo die, eta horretarako daukezan aukera danak aprobetxauko dabez.
Belarriprestak: berba eitxeko gai ez izen arren, euskeria ulertzen daben pertsonak izengo die, eta Ahobizixei euren ahaleginien laguntzeko prest agertuko die. Euskeria entzuteko prest egongo die, nahiz ta eurek igual euskaraz erantzuteko gai ez izen.
Erronkan parte hartu gura daben elorrixarrek Ahobizi edo Belarriprest izetia aukeratuko dabe, ta euren konpromisua adierazteko txapa bat eruengo dabe soinien.
Laburtuta, hori da 2018an ein gura dan erronkia. Baina horretara heldu aurretik, urte osuen lan ein biherko da egitasmua elorrixar guztixei zabaltzeko, formaziñua hartzeko, herrixa prestatzeko… ta horretarako Elorrixon herri batzorde bat sortu gura dogu. Taldia sortzeko lehen batzarra abenduan 14an izengo da, 18:30etan, Iturrin. Danok zauzie gonbidatuta!
Euskeria ez daixela edurra lez izen: bazterrak zuritzian danok konturatzen gara, ta berrenetik poztu, baina badoianien, isil-isilik desagertzen da, ohartu barik… Ez dogu hori gura gure hizkuntza eder honentzat, ezta? Gu gara edurra gaur; edur edarra; isildu barik, honaz, haregaz, eta urrin dauenaz be: EBALIXU!