Datorren ikasturterako matrikulazio epea zabalik

Erabiltzailearen aurpegia DurangoHHI 2020ko eka. 11a, 13:43

Durangoko Helduen Hezkuntza Ikastetxean ikasketak egin nahi dituzten guztiek zabalik dute 2020-2021 ikasturterako matrikula epea. Ekainaren 15etik 26ra bitartean egin ahal izango da matrikula honako ordutegi honetan: goizetan 09:00etatik 13:00etara eta arratsaldetan 16:00etatik 19:00etara.

Durangoko Helduen Hezkuntza Ikastetxeak Durangoko erdigunean ez ezik (Laubideta kalea 6, Hizkuntza Eskolaren aurrean), Zornotzan, Berrizen, Ermuan eta Zaldibarren ere ematen ditu eskolak.

Helduen Hezkuntzak oinarrizko prestakuntza ematen du: alfabetatzetik hasi eta Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua lortu arteko prestakuntza. Ikasketak euskaraz ere egin daitezke.

Arautu gabeko irakaskuntzaren arloan, informatikako, ingeleseko eta frantseseko eskolak eta atzerritarrentzako espainierazko ikastaroak eskaintzen dira. Horrez gain, goi- mailako zikloetara eta unibertsitatera sartzeko proba prestatzeko ikastaroak ere ematen dira.

Ikasle gehienak erdaldunak badira ere, ikasketak euskaraz egiteko aukera eskaintzen da, bereziki graduatu-titulua lortzeko eta baita goi-mailako heziketa zikloetara eta unibertsitatera sartzeko probetarako prestatzeko. Ikasketak euskaraz egitekoa ukera eskaintzen da, bereziki graduatu-titulua lortzeko eta baita goi-mailako heziketa zikloetara eta unibertsitatera sartzeko probetarako prestatzeko. Taldea osatuz gero, aratu gabeko ikasketak euskaraz egiteko aukera ere eskaintzen da, adibidez informatika ikastaroak. 

Kontakturako deitu 94 681 42 53 telefono zenbakira. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!