Kriseiluak zerura Abadiñon euskal preso eta iheslarien eskubideen alde

Erabiltzailearen aurpegia Durangaldeko SARE 2016ko eka. 23a, 13:47
Ekainaren 24an, azken ostiraleko konzentrazioaren ostean euskal preso eta iheslarien eskubideak aldarrikatzeko kriseiluak jaurtiko dituzte Txanporta plazan.

Ikasturteari amaiera polit bat emateko asmoarekin, Abadiñoko sarekideek ekimen berezi bat antolatu dute ekainaren 24rako. 20:00etan azken ostiraleko ohiko konzentrazioa burutuko da Txanportan eta gaua heltzean, euskal preso eta iheslarien eskubideak aldarrikatzeko kriseiluak jaurtiko dituzte zerura plaza horretan bertan (Hemen kriseiluak nola jaurtitzen diren azaltzen duen bideo bat: https://www.youtube.com/watch?v=WBiNkcHPt_w).

Kriseiluak 22:00etan eskuratzeko aukera egongo da, dohainik eta Txanporta plazan horretarako prest egongo den mahai baten. Kriseiluarekin batera gainera, dispertsioaren ondorioak azaltzen dituen liburuxka oparituko zaie bertara hurreratzen diren guztiei. Hemendik, San Juan egunetako berotasuna kartzeletara eramango duen ekimen honetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!