Gorka Fraileri espetxe araudia ezartzea eskatzeko mozioa aurkeztuko dute Abadiñoko udaletxean

Erabiltzailearen aurpegia Durangaldeko SARE 2016ko mai. 31a, 09:00

Abadiñoko Sare herritarrak bultzatuta, udaletxeko plenoan gaixo dagoen Gorka Fraile preso politikoaren eskubideen aldeko mozioa aurkeztuko da. Konzentrazioa deitu dute 18:30etan udaletxe aurrean.

Gorka Fraile preso politiko durangarrari mingaineko minbizia diagnostikatu eta orain dela urtebete egin zioten gaixotasuna sendatzeko ebakuntza. Ordutik proba bakar bat ere ez diote egin, baina presioa dela medio, azken asteotan egindako probek argitu dute ez duela dagoeneko minbizirik. Hala ere, Gorka ez dago guztiz sendatuta eta horregatik bere askatasunaren aldeko protestak aurrera doaz hainbat herritan.

Abadiñoko Sare Herritarrak bultzatuta, Gorkari espetxe araudia ezartzea eskatzeko mozio bat aurkeztuko da asteartean udaletxeko plenoan arratsaldeko 7retan. Horren harira, konzentrazioa deitu dute, egun horretan bertan, Abadiñoko udaletxearen aurrean 18:30etan, aurkeztuko den mozioari babes herritarra emateko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!