Igande honetan euskal presoen dispertsioa salatzeko Anbotora igoera

Erabiltzailearen aurpegia Durangaldeko SARE 2016ko mar. 30a, 14:32

Apirilaren 3an Sare Herritarrak antolatuta, Euskal Herriko hainbat tontor igoko dira euskal presoen dispertsioa salatzeko asmoarekin. Bizkaitarrok Anboto igoko dugu, 9:30etan Urkiolako Santutegitik hasiko den martxa batekin.

Apirilaren 3an, igandea, Euskal Herriko hainbat tontor igoko dira euskal presoek eta hauen lagun eta senideek jasaten duten dispertsioa salatzeko asmoarekin. Txindoki, Gorbea, Anboto eta Beriain izango dira igoko diren mendiak, Sare Herritarrak antolatutako ekimen nazional baten baitan.

Bizkaitarrok Urkiolako Santutegian izango dugu hasierako geralekua goizeko 9:30etan. Bertatik, Anboto igotzera joango gara eta bueltako bidean, Pol-Polen ekitaldi bat egingo da. Abadiñarrak adibidez, 8:30etan Atxarten geratuko dira bertatik Urkiolara elkarrekin igotzeko asmoarekin. Hemendik, giza eskubideak eta natura batuko dituen ekimen honetan parte hartzera animatzen zaituztegu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!