Durangoko Udaltzaingoa

Erabiltzailearen aurpegia Carlos Garcia Fernandez

Ezin da onartu duela egun batzuk gertatutakoa. Agenteak txosnen eremura joan ziren, oso urduri zegoen gizon batek arma zuri batekin bertan zeudenak mehatxatzen zituelako, eta azkar eta zauritu gabe menderatu zuten. Esku-hartze eredugarria izan zen, eta agenteei nire zorionak eta nire esker ona publikoki helarazi nahi dizkiet. Baina gero gertatutakoa harrigarria eta zentzugabea izan zen. Bertan zeuden batzuek irain egin zieten udaltzainei, atxiloketa eragozten saiatu ziren, eta botilak eta objektu gogorrak jaurtita eraso zieten.

Agenteei nire elkartasuna adierazten diet, eta nire gaitzespen irmoena azaltzen dut herritarrak babesteko eta defendatzeko beren eginbeharra betetzen ari ziren zerbitzu publikoko langileen aurka egindako eraso zuzengabe horren kontra.

Indarkeriazko ekintzek ez dute zigorrik gabe geratu behar, eta, horregatik, legea eskuan dugula, tinko jokatuko dugu gure udaltzainen aurkako edozein erasoren aurrean, baita oraingo honetan ere.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!