'Zezenak Dira' Durango dira

Erabiltzailearen aurpegia Carlos Garcia Fernandez

Urte asko daroat, goizeko zazpi eta erdietan lepoko zapia jantzita, zezenaren aurretik korrika Alde Zaharreko kaleetan zehar. Eta gaur gehiengoa gara udaletik hori babesten dogunok, Zezenak Dira ikuskizun hutsa baino gehiago dalako, tradizino bat dalako, Zezenak Dira Durango bera dalako.

Badagoz 1546ko dokumentuak tradizino honi buruz berba egiten dabenak, ia 500 urteko historiagaz. Durangarren belaunaldi osoak une honi itxaroten hazi dira, txikitatik goiz jagita euren gurasoak, neba-arrebak edo auzokideak zezenaren aurrean errespetuz eta ausardiaz ikusteko. Hori ez da bulego batean asmatzen, ez eta dekretu batez ezeztatzen; hori herentzian jasotzen da.

Horregaitik, mingarria izan zan ikustea zelan, pandemia aitzakia hartuta, Bilduk Zezenak Dira eten ebazan. Osasun-aitzakia etorri eta joan egin zan, baina susmoa geratu egin zan: hori aukera ezin hobea izan zan zenbaitentzat deseroso dan tradizino bat isilarazteko.

Zezenak Dira pertsonaren eta animaliaren arteko trebetasun eta errespetuzko topaketa bat da, herri osoak zaindu, arautu eta maite dauana. Durangoko tradizino bat da, nik defendatzen dodana eta San Fausto jaietako bihotzean jarraituko dauana.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!