Zerbitzuak Aramotz edo San Faustoko auzoak erdigunearekin lotuko dauz, batez be adinekoak eta mugikortasun mugatua dabenak kontuan hartuta.
Proba uztailaren 1etik 31ra izango da, Tabirako igerilekuen irekierarekin batera, 75 plazako autobus batez (49 eserita, 29 zutik eta 2 gurpil-aulkientzat), 13 geltokiko ibilbide zirkularrarekin, 30-40 minutuko maiztasunaz eta astelehenetik ostiralera, 11:00etatik 21:00etara.
Probako emaitzak onak badira, hiru fasetan garatzea planteatzen da: hasierako behin betiko ezarpena, urtero zerbitzu osora hedatzea, eta hirugarren fasean DurangoBus Iurretako eta Abadiñoko udalerrietan be jartzea, Foru Aldundiaren laguntzarekin. Hiru udalerrietako ia 50.000 bizilaguni eta Durangaldeko 100.000 inguru biztanleri ekarriko die onura.