Proiektu hau oso positiboa da, etxebizitza publikoaren edo azpiegitura hidraulikoen besteko garrantzia duena. Iraganeko eztabaida zaharkituekaz kontra egiten dabenek herritarren aurrerapena manipulatu eta gelditu besterik ez dabe gura.
Hotel honek kalidadezko turismoa erakarriko dau, enplegua sortuko dau, herriko merkataritza indartuko dau eta udalari kostuak kenduko dizkio utzita dagoen eraikin historiko bat zaharberritzean. Gainera, Paradoreen Sareari bere mendeurrena 2028an ospatzea ahalbidetuko dio, Espainiako probintzia guztietan egonda.
Senatuak PPren proposamen hau gehiengo osoz onartu arren, egungo Gobernu zentralak aginduari ez ikusiarena egiten dio. Gobernu aldaketa bat itxaron beharko da Hondarribiaren edo Argomanizen moduko errealidade onuragarria izateko.