Nire amaren etxea defendatuko dut

Erabiltzailearen aurpegia Carlos Garcia Fernandez 2026ko apirilaren 17a

Nire aitaren etxea defendituko dut. Indar horrekin, Gabriel Arestik gure identitatearen defentsaren ereserki bat utzi zigun. Baina gaur, XXI. mendean, irmotasun berarekin aldarrikatzen dut: Nire amaren etxea defendatuko dut.

"Amaren etxe" hori berdintasun, askatasun eta giza duintasun balioen etxe sinbolikoa da. Eta etxe hori inportatutako kulturek eta sinesmenek setiatzen dute, matxismo atabikoena dakartenak. Tolerantzia eskatzen digute, baina onartzen da emakumeak, ustez errotutako ohituren itxurapean, menperatzen, ikusezin bihurtzen edo gaizki tratatzen dituztela.

Ezin da norberaren kultura defendatu emakumeen aurkako gorrotoa —kanpoko tradizioz estalita— gure mahaian onartzen bada.

Nire amaren etxea defendatuko dut inposatutako menpekotasunaren aurka, desberdintasunaren beloaren aurka.

Nire ama defendatuko dut, eta ama guztiak, gure etxea, gure lurra eta gure gizartea berdintasun eta askatasun espazio bat izan daitezen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!