Denok elkarrekin Durangoren alde

Erabiltzailearen aurpegia Carlos Garcia Fernandez 2025eko azaroaren 14a

Durangoko azken udalbatzaren bilkuran eskatu dut lehenbaileen bilera bat egin dadila udalaren—alkateak ordezkatuta— eta Bizkaiko Foru Aldundiaren—diputatu nagusiak ordezkatuta, artean, Durangoko biztanleentzat oso garrantzitsuak diren hiru gai eztabaidatzeko.

Bat: Autobideko bidesari bidegabeak eta durangar bakoitzak 2026an ordainduko dituen 396 euroak ezabatzea edo gutxienez murriztea, hau da, hilean 33 euro deskontua barne.

Bi: Foru Aldundiak Durangoko Udalari ematen dion finantzaketa eskasa hobetzea —bakarrik 26 milioi euro— Durangaldeko 100.000 biztanle baino gehiagori eskaintzen dizkiegun zerbitzu publiko zabaletarako.

Eta hiru: Mikeldiko idoloa Durangora itzultzea; gaur egun Bilboko museo batean ahaztuta dago.

Eta eskatzen dut, halaber, alkatea ez dadila bakarrik joan Aldundiarekin dugun bilera horretara. Erreklamazio horiek indar handiagoz defendatzeko, proposamen hauek babesten ditugun alderdi guztietako zinegotziek lagundu beharko genioke, batasunak indarra egiten duelako eta elkarrekin indartsuagoak izango garelako Durangorentzat eta durangarrentzat onena eskaintzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!