Durangoko anbulantzia medikalizatua, orain

Erabiltzailearen aurpegia Carlos Garcia Fernandez

Durangon, ospitale bat behar dugu gure bizilagunen eta eskualde osoaren beharrizanak asetzeko.

Baina ospitale hau trenbidearen lurretan edo Ezkurditik gertu dauden trenbidearen eraikin zaharretan eraiki arte, premiazkoa da Durangori eta gure eskualdeari, Durangalde osoari, zerbitzua ematen dion anbulantziak medikua izatea.

Aspaldiko eskaera bat da, Osakidetzak ez diona erantzun, eta duela gutxi berriro eskatu genion udalari udal osoko bilkuran aurkeztu nuen mozio baten bitartez, eta onartu egin zen.

Horregatik, udaletik jarraitu egin behar dugu eskaera egiten Osakidetzari, behar-beharrezkoa delako herritarrentzat.

Horregatik, Durangon ekainean izango dugun osoko bilkuran berriro ere ekingo diot gaiari, gure anbulantzia medikalizatua izan dezagun behingoz.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!