'Durango Delinkuentzia Zero' plana

Herritarren segurtasuna eta lasaitasuna oinarrizkoak dira pertsonen bizitzako esparru guztietan, eta horregatik oso garrantzitsua da baliabide material eta giza baliabide nahikoak izatea.

Polizia kopuru egokia izatea bezain garrantzitsua da ondo hornituta eta prestatuta egotea. Horregatik guztiagatik, Durangoko udalean ardura handia hartzen dut gure udaltzaingoan hutsik dauden lanpostuak bete daitezen eta udaltzainak ahalik eta ondoen hornituta egon daitezen. Ondo hornituta, prestatuta eta trebatuta egotea ona da udaltzainentzat eurentzat, baina, batez ere, pertsonen eta gure herriko biztanleen segurtasunerako da ona.  Aste honetan, gure udaltzainak Taser pistola elektrikoa erabiltzen hasi dira, eta horrek hobetu egiten du udaltzainen segurtasuna, labanez eta bestelako arma zorrotzez egindako erasoen aurrean. Pistola mota hau ez da su-arma edo borra bat bezain kaltegarria arau-hausleentzat eta ustezko delitugileentzat. Horrez gain, neurri hauek ere hartuko ditugu: hutsik dauden postuetara agente berriak gehitzea, patruila ibilgailuak berritzea eta udaltzainen arropa hobetzea. Gainera, denbora gutxi barru Segurtasun Batzordea sortuko da, udaltzaingoa, Ertzaintza eta parte hartu nahi duten udal ordezkari eta Durangoko elkarteak batuko dituena. Hori guztia nire helburuetako bat betetzeko: Durango Euskadiko udalerririk seguruena bihurtzea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!