Hori dela eta, Durangoko Udalean mozio bat aurkeztu dut etxebizitza eskuratzea erraztuko duten neurriak bultzatzeko, batez ere eskaintzaren igoera bultzatuz, horrela prezioak jaitsi daitezen. Hori dela eta, alderdi politiko guztien artean lantalde bat sortu da neurri zehatzak proposatu eta eztabaidatzeko, batez ere, euren etxebizitzak alokatzen dituzten jabeek segurtasuna izan dezaten; modu honetan, askoz gehiagok emango dute pausoa eta alokairuen prezioak ziur jaitsiko dira.
Durangon etxebizitza bat eskuratzeko zailtasuna, batez ere gazteentzat, emantzipazioa, familia bat osatzea edo bizi-proiektu bat aurrera ateratzea zailtzen duen drama bat da; horregatik, orain arte hartu ez dituen neurriak hartu behar ditu udalak, hala nola hutsik dauden etxebizitzak zigortzea. Gero eta etxebizitza gutxiago dugu alokatzeko, eta prezioak gero eta garestiagoak dira. Horregatik, neurri berriak hartu behar ditugu, Durangoko gazteak Durangon bizi daitezen.