Gaur egun dagoen eta horren aurka nagoen neurri bakarra zergen errekargua da, eta hori kendu egin behar dela uste dut jabeei babesa eta segurtasuna ematen dieten neurriak bultzatzeko. Horretarako, nire proposamenak aztertzeko lantalde batean garatuko den plan bat proposatu dut. Hauxe:
- Alokairuko etxebizitzen udal zergak atzeratzea alokairua kobratzen ez dutenean edo okupatuta daudenean.
- Aholkularitza juridikoa eskaintzea alokairuan dauden apartamentuak hondatuta daudenean edo alokairua kobratzen ez denean.
- Etxebizitza bat alokairuan jarri ahal izateko beharrezkoak diren obretarako pizgarriak.
- Etxebizitza hutsen jabeentzako informazio kanpaina, eskubide eta abantaila guztiekin, etxebizitza horiek libreki alokairuan jartzen badituzte.
Horrela, denei egiten diegu mesede, Durangon hutsik dauden 725 etxebizitzen jabeei, eskaintza handituz eta prezioa murriztuz, eta bizilagunei, batez ere gazteenei, etxebizitza arrazoizko prezioan eskuratu ahal izatea ahalbidetuz.