Durangon K.a. III. mendean egin zen eta Durangon segidako alditan aurkitu zen, XX.mendearen hasieran zegoen lurren jabeek utzi zuten arte Foru Aldundiak Bilboko museo batera eraman zezan, gaur egun Euskal Museoa.
Bada, nire asmoa eta konpromisoa Mikeldi bere tokira itzultzea da, hau da, Durangora. Horretarako, Durangon aurkitu zen lur haietako jabeen oinordekoekin hitzarmena daukat jada.
Gainera, hurrengo osoko bilkuran proposamen bat aurkeztuko dut bilkuran, Bizkaiko Foru Aldundiari Mikeldia Durangora pasatzeko eskatzea adostu dezagun.
Horrela, Mikeldi Durangon izango da berriro eta betiko, eta bertan emango diogu hain garrantzitsua den zerbaitek merezi duen garrantzia eta protagonismoa, Euskadi osoan bakarra den zerbait.