Unibertsitate-ospitale bat nahi dugu Durangon

Durangorako proiektu bat proposatzen dugu, Europako funtsekin ere finantzatuko dena eta durangarren eta euskaldun guztien bizimodua hobetuko duena.

Aukera paregabea dago antzinako tren biltegietako lur librean, udalerriaren erdigunean: 62.640 metro kuadro.

Eta Durangon eta gure eskualdean osasun-laguntzaren alorrean gabezia handia dugu, eta, horregatik, eskualdeko ospitale bat nahi dugu 200.000 pertsona artatzeko, durangar guztiak artatzeko, eta gainerako ospitaleak liberatzeko (Galdakao, Basurtu, Gurutzeta, Urduliz...)

Gainera, erizaintzako espezialitatea duen unibertsitate-ospitale bat izatea nahi dugu, gure osasungintza osoan profesional horien gabezia arintzeko eta Durango unibertsitate-hiri bilakatzeko. (Leioa, Arrasate eta Eibar bezala...)

Horixe defendatu dugu udal hauteskundeetan, EAEko hauteskundeetan, eta baita Europako hauteskundeetan ere,  eta erakunde guztietan bultzatuko dugu, lortu arte.

Durangoko Unibertsitate-Ospitalearekin, Durango osasuna da, Durango hezkuntza da eta Durango enplegua da. Durango hobe bat da durangarrentzat.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!