Horregatik, udalean proposatu dut Durangoko udal jauregi historiko batean paradorea jartzea, hala nola Garai jauregian, Pinondo Etxean edo San Agustinen ospitale zaharrean.
Kontuan hartu behar dugu Paradore Nazional batek kalitatezko turismoa, zuzeneko lanpostuak eta gure ostalaritzarako eta gure merkataritzarako onura asko ekarriko dituela Durangora.
Horregatik guztiagatik, udal arkitektoari txosten bat eskatu diogu, proposatutako hiru eraikinak hutsik daudela eta horretarako ezaugarri egokiak dituztela baieztatzeko. Udalean onartzea lortzen badut, Ogasun Ministerioa, Paradore Nazionalen jabe dena, arduratuko da obraz, kudeaketaz eta eraikinaren mantentzeaz; hala, Udalak eraikin horien mantentze-gastuak aurreztuko ditu, eta, gainera, eraikin horien ondarea kontserbatuko da, eta, batez ere, Durango izango da Euskadiko kalitatezko turismoaren bihotza.