Hori kontuan hartuta, jasanezina da Astarloa eraikineko Durangoko Nagusien Zentroak irisgarritasun-baldintza oso txarrak izatea mugikortasun-arazo handienak dituztenentzat. Etengabe hondatzen den igogailu batekin topo egiten dute, eta, alternatiba gisa, eskailera batzuk baino ez daude, arrapalarik eta sartzeko beste modurik gabe.
Urte askoan utzikeriaz jokatu ondoren, bada garaia egoera hori konpontzeko, eta, horregatik, zinegotzi gisa 20.000 euroko partida bat proposatu nuen 2024ko aurrekontuetan arazo horiek konpontzeko. Partida hori onartu egin da eta egun gutxi barru hasiko dira eraikina konpontzen. Gainera, uste dut gure nagusiek beharrizan gehiago ere badituztela, eta guk lagundu egin diezaiekegula Durangoko Udaletik. Horrela, alargunei eta pentsio baxuak dituztenei 50 euroko laguntza ematea proposatzen dut, beste laguntza batzuekin bateragarriak direnak, etxeko gastuak ordaintzeko. Behar-beharrezkoa den laguntza dela uste dut, asko lagunduko diena gehien behar dutenei eta gehien merezi dutenei: gure nagusiei.