Durangobus

Durangoko gure hiribilduak eta durangarrek pertsonen bizitzaren benetako beharrizanei erantzungo dieten zerbitzu publikoak behar dituzte, eta gabezia garrantzitsu bat udal hiri-garraiorik eza da, izan ere ez daukagu tamainaz eta hedaduraz antzekoak diren edo txikiagoak diren Bizkaiko beste udalerri askok dutena.

Duela urte askotatik dago eztabaida hori Durangon, eta bultzada bat emateko garaia iritsi da, guztiontzat hain beharrezkoa den garraio-zerbitzu hori errealitate izan dadin, bereziki adinekoentzat. 

Hori dela eta, 2024ko aurrekontuetan Durangobus aurreproiektuan inbertsio bat egitea proposatu dugu, helburu honekin:

- Durangoko Udalaren hiri-autobusaren zerbitzuaren aurreproiektua prestatzea.

- Herritarrek parte hartzeko prozesua, ibilbideak, geralekuak, maiztasunak eta ibilgailuak zehazteko.

- Beste administrazio batzuekin finantzatzea, batez ere Foru Aldundiarekin eta Europako funtsekin.

- Iurretako eta Abadiñoko udalekin hitzarmena negoziatzea.

Modu honetan, beharrezkoa den udal aurrekontu osoaren zenbatekoa erabakiko dugu, eta guztion lankidetzarekin eta babesarekin batera 2024-2025ean Durangon udal autobusa izango dugula bermatuko dugu, garraioa, trafikoa, ingurumena eta, batez ere, guztion bizi-kalitatea hobetuko dituena. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!