Durango-Athletic Club eta Tabirako-Bilbo Basket

Erabiltzailearen aurpegia Carlos Garcia Fernandez 2023ko urr. 20a, 08:27

Aurreko egun hauetan San Fausto jai bikainak izan ditugu Durangon, eta eguraldi ona izan dugu.

Ikusle guztientzako programazioa eta jarduerak arrakastatsuak izan dira, alde guztietatik, arazo nabarmenik gabe eta jende ugari bilduz, bai durangarrak bai bisitariak, Bizkaiko aurtengo azken jaiak gozatu dituztelarik gure hiribilduan.

Hala ere, oraindik hobetzen joan gaitezke, eta, nire ustez, bi kirol jarduera daude jaietako programan sar litezkeenak. Biak anbiziotsuak, baina egin daitezkeenak. Bat gure futbol taldearen –Durangoko Kulturalaren—eta Athleticen arteko partidua, eta beste bat gure saskibaloi talde bikainaren —Tabirakoren— eta Bilbo Basketen arteko partidua. Edo Real Madrilen, Bartzelonaren edo ACBko zein Europako talde handi baten aurkakoa.

Bai Kulturala bai Tabirako gure kirolaren bi ikur dira Durangon, eta ospe eta tradizio handiko klubak, eta, horrela, gure jaiei ere bi jarduera bultzatzen dizkiegu, zalantzarik gabe durangarrak zein bisitariak gozaraziko dituztenak, eta horregatik, udaletik eta Jai Batzordearen baitan bultzatuko ditugu, bi jarduerak hurrengoetan errealitate izan daitezen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!