Liburuaren Nazioarteko Eguna Durangoko Udal Bibliotekan

Apirilak 23-a, larunbata, Liburuaren Nazioarteko eguna ospatzeko Durangoko Udal Bibliotekak ekintza ezberdinak antolatu ditu.

Biblioteka guztiontzat, helbururik nagusiena irakurketa sustatzea da. Hau da, liburuak mugi daitezen, ahalik eta jende gehiago literaturaz, kulturaz eta oro har, liburuek eskaintzen duten jakintzaz gozatzeko.

Ostegunean, apirilak 21, arratsaldeko 18:30ean LURRIN LITERARIOEN DASTATZE bat proposatzen dizuegu: liburuek paper usaina izateaz gain, beste hainbat ere izkutatzen dituzte. Zein usain jarriko zenioke "Jane Eyre" liburuari? eta Moby Dick-i? Literaturak usaina dauka?

El tocador de Dorothy bloga gidatzen duen Maddalen Marzol lurringileak literaturan zehar bidaia bat proposatuko digu, pasarte bakoitzari propio ekoitzitako lurrina ekarriko du, bertaratzen zareten guztiok usaindu dezazuen. Saioa gazteleraz izango da.

Larunbatean, apirilak 23, ipuin kontaketa saio bat izango dugu ingelesez: Farmyard. Kid&Us-en eskutik izango da, eguerdiko 12:00etan. Gonbidapenak aurretiaz jaso behar dira bibliotekan.

Bukatzeko, iaz egin genuen bezala, Bookcrossing ekimenarekin bat egin dugu.  Bibliotekan bertan, eta Durangoko hainbat lekutan ere, liburu batzuk “aske” utzi ditugu. Horrela, edonork baten bat har dezake, eta gero, nahi duen tokian berriro utzi, eskuragarria izan dadin.  

Parte hartzeko jarraitu beharreko pausuak oso errezak dira: www.bookcrossing.es webgunean dohainik erregistratu ondoren, askatu nahi dugun liburua aukeratu eta etiketa bat jarriko diogu, identifikazio kode batekin. Gune publiko batean utzi, eta zenbaki horren bitartez, liburuaren ibilbidea jarraitu ahal izango dugu. Hori baino ez da, irakurri, erregistratu eta askatu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!