2016/04/21 18:30

Lurrin literarioen dastatzea

Lurrin literarioen dastatzea
Durangoko Udal Liburutegia, Durango
Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzeko hurrengo proposamena egin nahi dizuegu Durangoko bibliotekatik: LURRIN LITERARIOEN DASTATZEA. Liburuek paper usaina izateaz gain, beste hainbat ere izkutatzen dituzte. Zein usain jarriko zenioke "Jane Eyre" liburuari? eta Moby Dick-i? Literaturak usaina dauka? El tocador de Dorothy bloga gidatzen duen Maddalen Marzol lurringileak literaturan zehar bidaia bat proposatuko digu, pasarte bakoitzari propio ekoitzitako lurrina ekarriko du, bertaratzen zareten guztiok usaindu dezazuen. GAZTELERAZ IZANGO DA!
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!