Urtarrilean hasi eta martxora bitartean, Anartz Aranguenaren gidaritzapean, 8-12 urte bitarteko gaztetxoek Durangoko Udal Bibliotekan aukera ezin hobea izan dute komikiaren bidez beraien abenturak paperera eramateko.
2 orduko 6 klasetan zehar komikiaren historia, komiki motak eta familiak, elementuak, garapena, protagonistak eta pertsonaiak nola sortu eta beste hainbeste tresna eskuratzeko aukera izan dute.
Dagokigun tailer honetan, gaztetxoetako bakoitzak norbera "komikiratu" egiteko aukera izan du, hau da, bere istorioaren protagonista sortu du. Ezaugarri batzuk zehaztu (trebezia, ezaugarri fisikoak, gogoetak...) eta pertsonaia sortzetik komikia borobiltzerarte dauden pausu guztia ikasi dituzte, hau da: pertsonaia eta bere ingurukoak zehaztu eta marraztu, gidoia osotu, story-board delakoa prestatu, komikiaren zirriborro bat egin eta azkenean argitaratzeko prest dagoen komiki bat landu.
Guztira, adin ezberdinetako 12 gaztetxok osotu dute lan taldea, 8 mutil eta 4 neska, eta bakoitzak 2 eta 6 orrialde bitarteko komiki bat landu du, hasiera bertatik amaierararte. Honetaz gain, taldean egindako komiki labur bat ere egin dute, bakoitzak bineta bakar bat gehitzen jorratu den istorio bat.
Lan guztiak liburuxka formatu batean batuko dira, beraiek landu duten komiki multzoa eskura izan dezaten.