2016/01/22 19:00

Helduentzako ipuin kontaketa saioa Bibliotekan

Helduentzako ipuin kontaketa saioa Bibliotekan
Durangoko Udal Liburutegia, Durango
Helduentzako ipuinak Durangoko Udal Bibliotekan, Maite Frankoren eskutik. "La noche que despierta" Zertarako asmatu ote ziren gauak? Zein ote zen helburua? Izua, sexua, ala deskantsua? Entzun nahi al duzu hor barrena kontatzen dutena? Ba, kontu ilun eta lizunak dira horiek, zirrara eta ikara sortarazten dutenak. Lizuna ez dakizula zer den? Ba, zure gustuko lagun hori ikusten duzunean burutik pasatzen zaizuna. Beldurrezko ipuin berriak ere entzun nahi al dituzu, ahoz aho ibilitakoak eta egia ote diren ez dakigunak? Orduan, zatoz zure bibliotekara, eta kandelen argitan ezagutuko dituzu argia ikusi ezin duten istorio-misterio herio-amodiozko hauek. (Gaztelerazko saioa)
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!