Ama lurra

Apirilaren 22an Ama lurraren eguna ospatu zen, baina guk zer egiten dugu bera zaintzeko eta babesteko? Gauza politak esan, oso proposamen interesgarriak adierazi, baina dena hitzetan baino ez da geratzen.

Gero eta gehiago kutsatzen dugu, tenperatura etengabe gora doa, eta, ondorioz, uholdeak, sikuteak, etab. bortitzagoak dira.

Hor daude Pradales eta Otxandianoren hitzak non esaten duten lur gehiago erabili beharrean kutsatutakoak berreskuratu behar ditugula, baina benetan ez da betetzen.

Eusko Jaurlaritzaren arabera, 700 gune baino gehiago daude kutsatuta eta zer egiten dute hori konpontzeko? Beste aldera begiratu.

Elorrioko kasuan 16 hektareatik gora ditugu hutsik, eta enpresak etorri beharrean joan doaz. Orduan, zertarako behar ditugu industrialde gehiago?

Ba Elorrioko PNVk eta EH Bilduk ez dute hori ikusten eta apirilaren 23an egin zen Ingurumena, Hirigintza eta Landa Garapenerako ohiko bileran gai zerrendako 2. puntuan Pulla-Azkarreta Plan Partzialaren behin beineko onarpena eztabaidatu zen. Zorionez, gaia mahai gainean geratu zen txosten edo informe batzuk falta zirelako, baina beraien asmoa aurrera jarraitzea da.

Ez badugu ezer egiten gero damutzeak ez du ezertarako balio. Mugi gaitezen eta gera dezagun zentzungabeko proiektu hau!

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!