Politikeoa

EH BILDU eta EAJ-PNV oso pozik azaldu dira 2025erako aurrekontuak onartu dituztelako, Elorriori beste itxura berri eta aurreratu bat emango diotela adieraziz. Nik ez dut gauza zoragarririk nabaritzen akordio honetan eta bai kaltegarria izan daiteken proiekturen bat. Adibidez: Kurutziagako biribilgunearen proiektu hau talde bien programan batzen delako eta hasita egon behar zelako.

Kiroldegia handitzea, lehen PNVk Fytasan berria egin behar zela esaten zuenean.

San Pio kalea berriztea. Proiektu hau ere talde biek proposatzen zuten, baina nondik doa San Pio kalearen urbanizazioa? Norabide bakarrekoa izango denez, Labakuan trafikoa nabarmen handituko du eta autobusak biratzeko nahiko leku ez denean ziurtatzen.

Baina benetan, proiektu horiek EH Bilduk eta EAJk elkar besarkatzeko bezain "historikoak" dira? Ala ezkutuan esatea komeni ez den eta PNVk beti aldarrikatu duen Pulla-Azkarreta industrialdea bihurtzeko akordioa dago? Zertarako lur gehiago industriarako 16.000 m2 hutsik daudenean eta gainera azken bi urteetan beste hiru tailerrek (Iguria, San Eloy eta Arietaorbe) ateak itxi dituztenean?

Gainera, HAPOa berrizteko 450 pertsonak baino gehiagok hutsik edo kutsatuta dauden industria-eremuak berreskuratzeko apustua egin dugunean?

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!