Hemen inork ez du parkamenik eskatzen, ezta lotsatzen ere. Batzuek besteen ezbeharren kontura dirutzak egiten dituzte komisioak direla eta, adibidez maskarillekin. Beste batzuek denon dirua den arloetan sakelak betetzen dituzte, esate baterako futbol federazioan. Beste zenbaitek beraien lagunei ematen diete obrak egiteko aukera eta zati bat gordetzen dute.
Horren aurrean inork ez du dimititzen eta zenbait kasutan txalotu edo justifikatu egiten dituzte lapurreta horiek.
Espainiako Parlamentu edo Senatuan eta gauza bera Komunitate Autonomo askotan politika garbia eta eraikigarria egin beharrean gero eta astakeria haundiagoak esaten dira. Oso gutxik egiten dituzte kritika konstruktiboak, dena da besteena zapaltzea. Non dago koherentzia, non dago edukazioa?
Zer-nolako irudi tamalgarria ematen duten! Honelako politikari eta agintariekin ez da harritzekoa gure dirua beraien onerako zakuratzea.
Ni oso baikorra naizenez eta politikari onak ere badaudenez, espero dut hurrengo hauteskundeetan politikari on eta zuzenen maila igotzea.
Hala bedi!