Ni skooter elektriko batekin mugitzen naiz eta udaletxera sartu nahi badut norbaitek sarrerako atea zabaldu behar dit sartu ahal izateko. Pleno Aretora igoterik pentsatu ere ez. Arazo hau konpontzeko ate automatikoa jartzea baino ez da eta Pleno Aretora igoteko plataforma bat. Gauza berbera gertatzen zait Kultur Etxean eta Turismo Bulegoan sartzeko, ateak ez daude egokituta.
Herrian lau banketxe ditugu eta bakarrik Laboral Kutxan sartu naiteke arazorik gabe. Beste hiruretan edo ateak oztopo edo igo ezineko maila daude. Traba horiek konpontzeko eskatu arren jaramonik ez.
Denda eta taberna gutxi batzuek dute sarrera egokituta, baina gehienek oztopoekin jarraitzen dute eta zergaitia galdetzen diedanean errua udalari edo auzokideei leporatzen diete.
Udala ez bada gai arazo hauek identifikatzeko eta konpontzeko, prest gaude udaleko teknikari eta EMEko (Elorrioko Merkatari Elkartea) kideekin batera kalerik kale joateko irigarritasun arazoak identifikatu eta ahal den neurrian eta ahal bezain pronto oztopo horiek guztiak atzean uzteko.
Ea laster denok lanean hasten garen, guk ere herrian bizi, erosi eta disfrutatu nahi dugulako.