Kalekumeak

Gure inguruko baserriak indarra galtzen ari dira, baserritar asko jubilatu dira edo laster jubilatzeko daude eta ez da ikusten erreleborik. Horrez gain bere lana ez dago egoki baloratuta, produkzioa mantentzeko kostu haundiak dituzte eta etekin txikia.

Hori gutxi balitz lurrik onenak industrialdeak edo errepideak egiteko hartu dituzte.

Arazo hauek nahikoak ez balira kalekumeena gehitu zaie. Kaleko burrundaratik ihesi baserri inguruetara etorri dira eta bertara egokitu beharrean beraien bizimodua inposatu nahi dute. Hemen doazkizue adibide batzuk:

Beraien lehen lana jabegoaren inguru guztia harresiz inguratzen dute eta alarma jarri.

Inguruan behiak, ardiak edo behorrak badabiltza laster kexa orrua edo kanpai-hotsak loa eragozten dielako.

Artoa ernetan hasten denean eta belak landarea ez ateratzeko tiroa jarriz gero, nahiz eta legala izan eta udaltzainak jakinean egon, denuntzia.

Txakurrak lotuta erabili beharrean baserrietako larretan askatzen dituzte ganadua izutzen edo belarra zapaltzen, eta zerbait esanez gero harro jarri eta parkamena eskatu beharrean erantzun txarrak jaso.

Zimaurra landetan ongarri lez zabaltzean kexa usain txarra duelako.

Eta horrela luze jarrai dezaket, baina kalekume hauek argi izan behar dute baserriak hor egon direla mendez mende eta bi aukera dituztela: edo egokitzen dira toki berrira edo bestela berriz kalera buelta daitezela.

Zain ditzagun gure baserriak eta gure baserritarrak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!