Baserritik bizi direnak 10 urte barru %65 jubilatuko omen da. Honi buelta emateko lurra gorde beharko da beraien eskuetan jartzeko eta beraiek sortzen dituzten jakiei dagokien prezio egokia jarri.Osasun alorrean gero eta mediku gutxiago dago eta honek osasun-kalitatea murrizten du. Hau konpontzeko MIR egiteko aukerak gehitu behar dira. Kontuan izan 8.550 plaza eskaini direla eta 12.668 mediku aurkeztu direla; orduan, 4.118 kanpoan geratu dira. Konponketa erraza, formakuntza-eskaintza haunditu. Eraikuntzan, ostalaritzan, larri eta estu dabiltza langileen bila. Honi aurre egiteko eta lanbide hauek erakargarri bihurtzeko lan baldintzak eta soldata duinak mahairatu behar dira.Industrian langile kualifikatuak falta ei dira. Honen konponbidea hezkuntzan dago. Hutsuneak non formakuntza han, eta goi mailako teknikoak enpresen eskuetan jarri eta hauek, horien fideltasuna indartzeko, mimatu.
Herrietako komertzioak pertsiana jaisten ari dira, errentagarriak ez direlako edo jubilatzen direlako. Berriz pertsiana horiek jasotzeko internetetik erosi beharrean herrian bertan erosi behar dugu eta udalak erraztasunak eman errelebo hori burutzeko.Eta horrela jarrai dezaket, asko ez dela gure herrietan presente zeuden lanbideekin. Esate baterako, jostun, zapatari, argazkilari, erlojugile, arotz, etab.
Hor dago gaurko egoeraren argazkia. Biharko utzi beharrean martxan jar gaitezan hutsune horiek betetzeko.