Hauteskundeak

Maiatzaren 28an udal-hauteskundeak izango dira. Herri bakoitzak bere behar propioak dituenez, programa guztiak horiek betetzen oinarritu beharko ziren maminik gabeko hitzak alde batera utzita.

Hona hemen, nere uste apalean, programa horietan azaldu beharko ziren proiektu batzuk:

-Hirigintza-antolamenduko plan orokorra aztertu eta beharretara egokitu.

-Etxebizitza faltari irtenbidea eman. Alokairu sozialeko etxeak eraiki. Hutsik dauden etxeak merkaturatzeko erraztasunak eman. Lonjak etxe bihurtzeko arautegi egokia bideratu.

-Bertako komertzioa bultzatu. Tramiteak erraztuz, negozio berriak sortzeko edo erreleboak bultzatzeko laguntzak bideratu.

-Oztopo arkitektonikoak ezabatu, herritar guztiak herrian eskaintzen diren zerbitzu guztiak erabili ahal izateko.

-Nekazaritza eta abeltzaintzarako lurrak gorde. Jatekorik gabe bizitzeko aukerarik ez.

-Nagusientzako zerbitzuak sortu. Eguneko-zentroa, etxeko-zaintza bultzatu, bakardadeari aurre egiteko sarea sortu.

-Gazteen beharrei erantzun. Kirolari, aisialdiari eta osasunari loturiko ekintzak bultzatu,

-Ingurugiroa zaindu, Industria garbiak indartuz, airearen kalitatea zaindu, zaratei aurre egin, kutsatutako lurrak berreskuratu, energia garbiak ezarri, etb.

-Kultura indartu. Herriko ikastetxe desberdinei lagundu hezkuntza hobetzeko, ikasteko gelak sortu, liburutegia egoki hornitu...

Hau guzti hau burutu ahal izateko pertsona konprometituak behar ditugu, herriaren alde jokatu eta lan egingo dutenak eta ez herritarren kontura bizi direnak.

Lau urte barru ikusiko dira esandakoak noraino bete diren.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!