Elorriok gauza asko ditu ikusteko eta bertaratzen diren guztiak liluratuta uzteko. Bisita zoragarri bat izan daiteke urari lotutakoa eta hori burutu ahal izateko beharrezkoa izango litzateke gida bat prestatzea eta toki bakoitzean panel informatiboak jartzea.
Historiaz beteriko herri eder eta dotore honetan bi errota ditugu martxan: bat Aldapen eta bestea Zenita auzoan. Zenitako Olea baserrian aurrez adostuz gero errota martxan ikus daiteke.
Zenbait alberja daude Zenita, Aldape, Mendraka auzoetan, besteak beste, non bertan garbigailurik ez zegoenean arropak garbitzen (lixiba egin) zituzten etxean egindako xaboiarekin eta anilarekin.
Iturriak ez dira gutxi, auzo guztietan dago bateren bat. Entzutetsuenak Uratsa Zenita auzoan, bertatik hartzen zen Bainu Zaharretarako ura (gaur Lourdesko Ama Ikastetxea). Sarrera egokitu beharko litzateke baranda bat jarrita, oso irristakor eta arriskutsu baitago. Beste iturri dotore bat Berriozabaletan dagoena, Manuel Plácido de Berriozabalbeitiak bere emazteari opari lez eraikia.
Lino putzuak, Gazteeta auzoaren hasieran, bertan linoa sartzen zen beratu eta bigundu ondoren kardatuz haria egiteko.
Argi-indarra sortzeko transformadorea Gazeta auzoan.
Ea urte berri honetan proposamen honek forma hartzen duen eta lasterrera aipatutako inguruak txukunduta, errotulatuta eta informazioz jantzita ikusteko aukera dugun.