Honelako egoerak ikusita argi eta garbi geratzen da denok ez ditugula aukera berdinak legearen aurrean, nabariak direla desberdintasunak.
Latinoamerika, Asia edo Afrikatik gure artera lanean datozenak hiru urte egon behar dira enpadronatuta, orain bi urtera jaitsi omen da ikastaro bat egiten badute, paperak tramitatzen hasteko eta gero beste zenbait urte nazionalitatea eskuratzeko.
Ukrainako gerratik ihes etorri direnei ere berehala eman diete baimena bertan ikasi edo lan egiteko.
Zergatik ez da berdin jokatzen denekin? Lana duten momentutik paperak izan beharko lituzkete eskura bertan geratzeko. Administrazio publikoa zenbat diru ari da galtzen egoera horretan? Gero diote diru beltz asko ari dela hara eta hona. Nola ez da ibiliko ba ez badituzte legalizatzen? Hilero, zenbat milioi euro geratzen dira batu gabe egoera hau dela eta?
Ez dugu ahaztu behar euskaldun asko honengatik edo horregatik beraien etxea utzi eta beste lurralde batzuetara joan zirela, doazela eta joango direla bizimodua aurrera ateratzeko, eta bertan duintasunez tratatzea nahi dugu.
Espero dut Durangaldean bizi diren eta oso ezagun eta ardura handia duten politikariek idatzi hau irakurtzea eta ahal duten guztia egitea Madrilen, hainbeste migratzaileren egoera normalizatzeko.
Ea lasterrera egoera honi buelta ematen zaion. Eskerrik asko!