Eusko Jaurlaritzaren laguntzari esker jarri genuen martxan gure lehen proiektua; Bogotan, Kolonbia, Danubio Azul ikastetxea eraiki eta martxan jartzea. Horren atzetik beste asko burutu ahal izan ditugu Bogotan bertan: ume, emakume eta aitona-amonei laguntzeko zenbait ekintza bultzatuz. Momentu honetan proiektu horiek aurrera jarraitzen dute.
Nikaraguan ere osasunari loturiko proiektu desberdinak ditugu martxan eta etxe duinak ere eraikitzen ari gara.
Garai batean Afrikara eta Errusiara ere luzatu genuen gure laguntza.
Hemen bertan Zaporeak, Harrera, Aspanovas eta Elikagai Bankuarekin lanean gabiltza.
Proiektu sorta hauek bultzatu ahal izateko ezinbestekoa izan da eta da herritar askoren laguntza, eta, nola ez, Eusko Jaurlaritza, Elorrioko eta Mallabiko udalak tarteko.
25 urte hauetan asko izan dira Kainaberatik pasa diren lagunak, horien guztien artean bereziki Isa Novoa azpimarratu behar. Urteetan bera izan zen gure presidentea, gure motorra eta erregaia, beti edozertan laguntzeko prest zegoena. Dagoen tokian dagoela bihotz-bihotzez denon esker ona.
Esker hori laguntzen gaituzuen guztioi luzatzen dizuegu eta gurekin lan egin nahi izanez gero Iturri Kultur etxean espero zaituztegu.
Ikusi arte