Bankuak, zertarako?

Bankuak gure dirua kudeatzeko jaio ziren, baina gaur egun gure kontura bizitzeaz gain oztopoak jartzeko baino ez dira bizi.

Urtero milioien eta milioien etekinak dituztela ozenki eta harro iragartzen dituzte. Eta dena gure diruari esker.

Bezeroei eskertu eta erraztasunak eman beharrean trabak baino ez dizkigute jartzen. Tasak ordaindu nahi badituzu hamarrak baino lehen joan behar zara, leihatilatik dirua atera nahi baduzu diru-kopuru batetik gorakoa izan behar da eta, bestela, kajerora bideratzen zaituzte, hamabietatik atzera joaten bazara ordua eskatu behar duzu. Ordua eskatzen duzunean makina bati hizketan ari zara eta gero, askotan, ez dizute deia itzultzen, komisioak gero eta handiagoak dira, etab., etab., etab.

Gero eta zerbitzu gutxiago dituztenez, milaka eta milaka langile kaleratzen dituzte eta horren aurrean langileek planto egin beharrean, egoera horren aurrean haien kontra joan beharrean, goitik datozkien agindu guztiak betetzen dituzte bezeroen kaltetan.

Laster dena aplikatiboetatik egitera behartuko gaituzte eta zer gertatzen da nagusiekin edo eta sistema horren kontra gaudenokin?

Bankuak ez dira konturatzen honelako joerekin bizitza guztian bezeroak izan dituztenak baztertzen ari direla?

Ziur nago galtzen ari garen zerbitzu hauek guztiak bankuren batek martxan jarriko balitu merkatu zabala eta oparoa izango lukeela eta ni bezalako bezero piloa izango lukeela ate joka.

Ea bankuren batek kontuan hartzen duen erronka hau eta berriz zerbitzuak humanizatzen dituen. Hala bedi!

“Nagusia naiz, baina ez inozoa”

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!