Esaten dudana horrela dela ikus dezazuen hor doazkizue adibide batzuk:
Argi dago gure artean jaiotza tasa nahiko baxua dela eta Euskal Herria gero eta zaharragoa dela. Horri konponbidea emateko eta jaiotzak bultzatzeko, laguntzak kaleratu dituzte: aita eta amatasun bajak luzatuz, umeko eta adin batera arteko laguntzak, familia bateragarritasuna, …
Laguntza eskatu, baina nahi dutena eman edo laguntza ukatu ondo ez eskatzeagatik.
Ikasteko bekak, neba-arreben kasuan, bati eman eta beste bati ez. Edo dokumentazioa falta dela eta berriz bidali eta erantzuna, ezetza. Nork ulertu?
ERTEak, udal batzuek komertzioa bultzatzeko ematen dituzten laguntzak, etab. Egoki eskatu ez denez, ukatu.
Eta horrela luzaroan jarrai dezaket.
Zergatik ez da jartzen zerbitzu bat honelako laguntzak jaso nahi dituztenei laguntzeko edo nondik nora joan behar duten aholkatzeko?
Badakit udal txikiek ez dutela honelako zerbitzu bat jartzeko gaitasunik, baina hor dago Mankomunitatea.
Administrazio publikoa herritarrei laguntzeko sortua bada, jar ditzala baliabideak laguntzeko, eta ez trabak jartzeko.
Ea lasterrera Durangaldeko Mankomunitateak aholkularitza hau martxan jartzen duen, herritar askok eskertuko lioke.