Cohousing-a

Zorionez, gizakiak gero eta urte gehiago hartzen ditu eta askok baldintza onean. Urte muga batzuetatik aurrera, pertsonen arabera, gure gorputza edo burua ahultzen eta indarrak galtzen doa. Egoera horri aurre egiteko, orain arte, bi aukera egon dira; etxearen babesean geratu familiarekin, bakarrik edo zaintzaile batekin edo, bestela, nagusien egoitza batera joatea.

Momentu honetan bi aukera horiei beste bat gehitu zaie: cohousing-a. Kooperatiben bitartez zerbitzu mankomunatuak (jantokia, garbitegia, elkartzeko guneak, medikuen zaintza, ortua, gimnasioa, …) dituzten apartamentuak sortzea.

Gaur egungo nagusien egoitzak ikusita, eta nik izandako esperientzia txarra kontuan hartuta, ni neu cohousing-aren alde jotzeko prest nago.

Nire ustez, sistema honek abantaila handiak ditu bertaratzen direnentzat, bere kabuz bizitzeko gai badira edo laguntza txikiak behar badituzte behintzat, beraien independentzia mantentzen dutelako eta komunitatean bizitzeko aukera dutenez ez liratekeelako inoiz bakarrik sentituko.

Foru Aldundiak esaten ari dira gaur egungo egoitzen eraketa guztiz aldatu behar dela, ba horren aurrean hemen daukate aukera ezin hobea. Lur publikoa eskaintzea eta kooperatibak sortzeko baliabideak jartzea, edo gero bakoitzak ikus dezala aipatu ditudan aukeretatik zein hartu.

Nagusiek nahikoa lan egin dutenez, beraien azken urteak ahalik eta ondoen igarotzeko esparruak eskaini behar dizkiegu eta gu ere zahartzen goazenez etorkizuna prestatu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!