Etxebizitza, arazo larria

Durangaldean, batez ere Elorrion, herritarrak estu eta larri dabiltza alokatzeko etxe bila. Nahiz eta udaletxe gehienek bazter guztietara zabaldu ahalegin guztiak egiten edo egingo dituztela herritarren beharrei erantzuteko, alor honetan errealitatea beste bat da “astoaren puzkerra”.

Elorrioko inmobiliarietan jendea itxaroten dago alokatzeko etxe bat noiz azalduko. Elizako zerrendan 14 familia zain daude. Kasu bat baino gehiago ezagutzen dut non familiek, Elorrion gustura egon arren beste herri batera alde egin behar izan dutenak  hemen ez dagoena (etxebizitza) bilatzen edo Elorriora etortzeko asmoa izan dutenek, arazo berdinagatik, etorri ezinik gelditu direnak. Arazo hau ez dute ikusten erakunde publikoek, udalek tarteko? Ezin dugu eta ezin dute ahaztu gizaki guztiok etxebizitza duin bat izateko eskubide guztia dugula. Etxabe komertzial asko daude hutsik, eta hauek etxebizitza bihurtuz zenbait etxe merkaturatuko lirateke eta memento honetan itsusi eta triste ikusten diren lokalek bizitza eta bizitasuna hartuko lukete, eta, gainera, oztopo arkitektonikorik gabe. Zergatik ez da eraikitzen babestutako etxebizitza publiko gehiago? 2011n onartutako HAPOren arabera bizitegi-eremuetan babes ofizialeko 140 etxebizitza berri daude onartuta eta 9 urte igaro arren ez da batere gauzatu. Gazte eta ez hain gazteek ez dute dirurik etxe bat erosteko, baina bai errenta duin bat ordaintzeko.

Zenbait etxe erdi edo guztiz jausita daude, udalak jabea behartu egin dezake konpontzen, edo bestela desjabetu herritarren beharrizanetara jartzeko. Kritikak proposamenekin egin behar direnez, hemen badaude zenbait, eta ea orain Etxebizitza Saila eta udalak  lanean  hasten diren.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!