Migratzaileak bai, baina zein baldintzekin? Hiru urte ezkutuan izateko paperak lortu ezinik? Edo urte bat bete arte Osakidetzako txartelik gabe izateko? Edo menpean ditugunez lan baldintza kaskarretan lan egin arazteko?
Migratzaileak bai, baina kontratua lortzeaz batera paperak eskuetan dituztelarik eta beste langile eta herritarrek dituzten eskubide eta obligazio berdinekin. Ezin dugu lehen mailako eta bigarren mailako gizarterik sortu. Gizakiak ez luke mugarik izan behar eta aske izan beharko luke mundu zabal honetan harantz edo honantz bidaiatzeko edo errotzeko. Askatasuna hertsiki loturik dago bakoitzak nahi duen bizitza egiteko eta nahi duen tokian bere bizitza-proiektua aurrera eramateko.
Ezin ahaztu, honengatik edo horrengatik, agian, bihar edo etzi geu ere migratzaileak izango garela eta gure etxea eta etxekoak atzean utzita alde egin behar dugula egoera hobe baten bila. Kasu horretan abegi ona izatea gura izango genuke, ezta? Orduan, ez dezagun egin besteekin guretzat nahi ez duguna.
Ea dena egoki bideratzen den migratzaileen integrazioa egokia eta zuzena izan dadin, eta garrantzitsuena, gure gazteak kanpora joan beharrean gurekin geratzen diren