San Juan San Juan
arrautza bi kolkoan
beste bi altzoan.
Sugeak eta saguak erre
gariak eta artoak gorde,
biba San Juan!
Zenbat barre eta algara su garbitzailearen inguruan. Gauza txar guztiak erregai moduan botatzen ditugu sutara eta txingarren gainetik salto eginez gorputza eta arima garbitzen ditugu.
Txingarren berotasunez baliatuz txitxiburduntzia egiten dugu berrindartzeko eta gau luzeari aurre egiteko.
Garai honek oporren usaina ere badu eta denok talante alaiarekin ikusten dugu geroa.
Irakurle guztiok opor zoragarriak izan ditzazuela eta San Juaneko suak gure bizitzako gauza txar guztiak erreko zituenez itzulera sutsua eta animoz betea izan dadila. Denok ikusi nahi zaituztegu bueltan.
Laster arte!