Aurpegi nagusi horretan zenbat oroitzapen eta gertakizun nabarmentzen den! Nire kasuan, hirurogei urte igaro dira eta ohartzen naiz dena ziztu bizian igaro dela. Bizitza nahiko zoriontsua izaten ari denaren seinale, kontrakoa izan balitz denbora bukaezina izango zelako.
Niri dagokidanez, jaio berri den urte honi erritmo honetan jarraitzea eskatzen diot. Eskaerekin jarraituz, bai Olentzero eta bai Mendebaldeko Erregeei, hurrengo nahi edo desio hauek eskatzen dizkiet:
*Emakume eta gizonon artean parekotasuna eta errespetua izan dadila.
*Era guztietako bortxakeriak desager daitezela.
*Umeak, bai familian eta baita eskolan ere, egoki eta zuzen heztea.
*Klima aldaketari frenoa jartzea.
*Osasuna, lana eta bizipoza nagusi izan daitezela.
*Politikariak ondraduak, adituak eta herritarren alde lan egiten dutenak izatea.
Behin eskatzen hasita, askoz ere gauza gehiago eska dezakegu, baina uste dut lan erraldoiaren ondoren nahiko nekatuta egongo direla eta aurtengo nahikoa izango dela.
Datorren urtean balantzea egingo dugu, emaitzak nolakoak izan diren aztertzeko.
Urte zoragarria izan dezagula.