Hainbeste urte elkarrekin pasa arren mirestekoa da elkarri dioten kariñoa eta bizipoza. Egunero, oheratzerakoan, egunean zehar egindakoaren errepasoa egin eta hurrengo eguna planifikatzen dute eta otoitz eginez bukatuko dute eguna.
Ezinezkoa da beraien bizitza orrialde baten laburtzea, baina tokiak mugatzen nauenez beste egun baterako utziko dut istorio honen jarraipena.
Bukatzeko, bertso hauek beraien eta anonimo horien guztien ohorez:
Baldomero eta Inaxi
Urte askotxo dira
Elkarbizitza hortan
Matea, Bixente,
batu zinetela,
hiru seme-alaba,
laukote honi esker
garai luze honetan
hauen ondorengoak
zabiltzate tente,
ekintza mardula,
beste bi iloba,
aspaldian joan arren
zuek egindakoa
ezin dugu ahaztu
beti bijilante,
ezta izan ustela,
Errusiako lora,
gaur zuek zoriontzeko
jarraitu egizue
biontzako bihotzez
gurekin presente
luzaro horrela
gure esker ona
Seme-alaba eta iloben partez gure alde egin eta egiten ari zaretenagatik eskerrik asko, zorionak eta segi historia egiten.