Lerro hauek, tarteko pertsona xume horien garrantzia goraipatu eta txalotu nahiko nuke. Gehiengo horren tartetik niretzat eredugarria den bikote bat egiten ari den bidea aipatu eta zorionduko dut: nire gurasoak.
Aita, Joxe, Eibarren Bigarren Errepublika aldarrikatu zen egunean jaio zen, 1914ko apirilaren 14an. Bost urtetara aita Errepublikaren alde borrokan zebilela hil zuten eta beste askoren lez oraindik ez da azaldu bere gorpua. Handik urte batera baserria erre eta ezer gabe geratu ziren eta hortik aurrera egoerari buelta emateko lana eta lana izan zen euren egunerokoa.
Ama, Felisa, bi urte gazteagoa. Umetan artzain eta neskatotu zenean neskame, hasieran kale inguruan, baina egokitzen ez zenez aita bizi zen ondoko baserrira etorri zen eta bertan ezagutu eta maitemindu ziren.
1956ko apirilaren 21ean, ama jaio zen eguna, ezkondu ziren. Aurten 62 urte ezkondu zirela.
Beraien bizimodua gogorra izan da. Aita egunez baserrian, pinu botatzen, landatzen edo idiekin enborrak garraiatzen eta ahal zenean lo apur bat egin ondoren gauean tailerrera. Ama eta amama baserriko lanetan eta 3 seme-alaba aurrera ateratzen. Eskolara eguraldi txarra egiten zuenean edo iluntzean.
Nahiz eta bizimodu gogorra izan, bazekiten bizitza latz horri irriño batzuk ateratzen.
(Jarraituko du)