Zer dira Brigada Feministak?
Brigada Feministak, txosnagunean eta inguruetan ematen diren eraso sexistak ekidingo dituzten taldeak dira. Emakumeok osatuko ditugu talde hauek; gaua, jaiak, festa... sarritan hain arrotz bizi ditugun espazio horietan gure arteko aliantzak josiz, kolektiboki, presentzia eta jarrera aktibo bat izan dezagun. Jai giroan, ahalduntze prozesu kolektibo eta pertsonal bat jarriko dugu martxan.
Nortzuk eratuko dituzte Brigada Feministak?
Txosnetako eragile desberdinetako emakumeak zein antolatuta ez dauden emakumeek. Oro har, mugimendu feministaren aliatuak diren emakumeek: gazteak, heldu edo zahar daudenak, bertako betidanik, herrira etorri berria edo alboko herrikoak direnak.
Nola parte hartu brigadetan?
Gure emailera idatziz eta txanda bat eskatuz. durangokobf@gmail.com
Zuekin harremanetan jarriko gara!
Noiz izango dira?
Txosnen ordutegi bera izango dute eta taldeetan antolatuko gara brigadak egiteko.
Kolektiboki, autodentsa gorpuztu dezagun!
Txosnagunea benetako gune askea izatea lortuko dugu!
Durangoko Bilgune Feminista