Emakumeok ez gara “bakean” bizi, ez behintzat emakumeon kontrako indarkeria normaltzat duen bake egoera neutralizatu honetan: zeinetan, emakumeon aurkako gutxiespenak, irainak, gustukoak ez diren txisteak, kolpeak, erailketak, prekarietate eta muturreko pobrezia egoerak, etab eguneroko errealitate diren gurean.
Ez dugu patriarkatuaren bakean sinesten, herria eraiki eta antolatzeko, bide feminista aukeratzen dugu.
Horretarako, estrategia kolektibo feminista bat osatzeko apustuari heldu behar diogu. Prozesu honek egingo gaitu herri. Beraz, baimenik eta barkamenik eskatu gabe, euskal feministok bagoaz!
Zapatuen Frenorik Ez Plataformak antolatutako bizikleta martxarekin argi geratu zen bagoazela! Oraindik baten bat enteratu ez bada… bihar, martxoaren 8an, Plataforma Feministak deituriko manifestazioan ozen oihukatuko dugu: Feministok forman! Seguimos entrenando para ser transgresoras! 19.00tan Santana plazatik!
https://www.youtube.com/watch?v=IsmKrH6mc_I&feature=youtu.be